domingo, 31 de mayo de 2009

Ibilaldia 2009 (Gereizpetik eguzki begire) letra

Nork nahi dau gozoki bat

poltsikoan gordea,

ahoan hartzen badau

bere zaporea?

Zertarako euskera

gorde bihotzean,

gustua hartzen badau

ezpanen ertzean?

Ibilaldire, Ibilaldire!

Milaka txori euskeraz

mozoilo herrire.

Bagoaz Ibilaldire, Ibilaldire!

Zeinek nahi dau txori bat

kaiolan sartua,

ezin badogu entzun

txorien kantua?

Zeinek dino euskera

ur tanta bat dala?

Danok osatzen dogu

itsaso zabala.

Ibilaldire, Ibilaldire!

Milaka txori euskeraz

mozoilo herrire.

Bagoaz Ibilaldire, Ibilaldire!

Bagoaz gerizpetik

eguzki begire!

Bagoaz Ibilaldire, Ibilaldire!

Itsasoari gatza

kentzen badautsagu,

etorkizunik bako

arrainak gara gu!

Zertarako herri bat

euskera bakoa?

Ikastoletan landu

daigun biharkoa.

Zertarako herri bat

euskera bakoa?

Gaur hasi eta landu

daigun biharkoa.

Milaka txori euskeraz

martes, 19 de mayo de 2009

Izar berri ( Lor ) letra



Gure gorroto guztiaren jabe zarete!!!


Hainbat urtez zauriak zabaltzen

lege arrotzez nortasuna ukatzen
gazteok eraikitako bide luzea zapaltzen

Zenbat urtetan amorru gosez?
Zuen armekin kolpez elikatzen
zarete gure gorroto guztiaren jabe
jabe

Segi dezagun aurrera adorea galdu gabe

Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure oihuak
gure oihuak

Elkar ditzagun indar guztiak
lortuko dugu ta denok batera
denok batera

Bortizkeri zikin guzti honek
inoiz baino gehiago elkartzen gaitu
itxaropena ez dugula sekula galduko
galduko

Idei gorri bat itzaliz gero
desira berri bat izango da piztua
indar berrituz inoiz aldatuko ez dena
ez dena


Segi dezagun kolpeka adorea galdu gabe

Apur ditzagun hesi guztiak

entzun ditzatela gure oihuak
gure oihuak

Elkar ditzagun indar guztiak
lortuko dugu ta denok batera
denok batera

Gure gorroto guztiaren jabe zarete...



Gaur iragana kiskaliko dugu azkenean
etorkizuna argitu dugu

Iragana kiskaliko dugu azkenean
etorkizuna argitu dugu

Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure oihuak
gure oihuak

Marraztu dezagun zeru gainian
disdiratzen duen izar gorri bat
izar gorri bat

Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure oihuak
gure oihuak

Marraztu dezagun zeru gainian
disdiratzen duen izar gorri bat
izar gorri bat

Izar gorri bat, izar gorri bat....

Lore sorten artean ( Kauta ) letra





Bost udaberri badira ez zaudela

nekez gogoratu nahi dut agur hura
zure irribarre apala
bakardadean

hegan joan zinen

Noraezean
oinutsik bidean zehar

maleta bizkar gainean
joan zinen atzean utzita
maite zenuena
jaioterria, sorterria

Ez dut ulertu nahi
Herri honen itzaletan hazten den sasi-umea
sustrairik ez,
lorerik ez dakar

Ezinezkoa da
urik gabe

hazia haztea

Udaberri loretsuan
baso zein itsaso ertzean
elkar egoten ginen
zerua gurea zen

Izan
ziren urte oparoak
bueltatuko dira maitea.
berriz egonen gara
lore sorten artean
elkar laztantzen

Gorrotatzen dut indarrez
agintari haien legeek
barkamenik ote dute?
Ez, ez…

Berriz egonen gara
lore sorten artean.

Udaberri loretsuan
baso zein itsaso ertzean
elkar egoten ginen
zerua gurea zen

Izan ziren urte oparoak
bueltatuko dira maitea

Berriz egonen gara
lore sorten artean
elkar laztantzen...

viernes, 15 de mayo de 2009

Bilboko kalietan ( Urgabe ) letra






Begira, etor jaku negue
euriek busti dauz Bilboko kale hestuek,
erdu hona, berba ein ber du gaurkuen
jeuzi egiten da gure aurrian mundue

Argiek, ein deuzkue keinue
itxi zenuna sarriten dator burure,
isilik, laino artian goxue
bihotzan piztu zendun halako sue

Esaiztezu beste gezurtxu bet
sinestu egin gura neuke,
bizi guztirako izango zala
hori agindu zeneuztan

Denbora, itxi genun lotute,
eskolako garaiak barrez pasa genduzen,
muxuak, errekreoan batute
alkarregaz joan ziren umetako orduek


Esaiztezu beste gezurtxu bet
sinestu egin gura neuke,
bizi guztirako izango zala
hori agindu zeneuztan


Eta orain bakarrik zauzela,
esaten deustazu,
nerekin sekula ez zarela ahaztu,
utzitako dena gura zeneukala,
nerekin, nerekin, osta be bueltatu!

Nerekin, nerekin, osta be bueltatu!
Bueltatu!

Bakarrik zauzela,
esaten deustazu,
nerekin sekula ez zarela ahaztu,
utzitako dena gura zeneukala,
nerekin, nerekin, osta be bueltatu!



Barreak, negar bihurtu ziren,
Laboaren txorialez aldendu zinen,
gaur egun, urteak pasau dire,
zertarako bueltatu ni zure bizire


Esaiztezu beste gezurtxu bet
sinestu egin gura neuke,
bizi guztirako izango zala
hori agindu zeneuztan


Eta orain bakarrik zauzela,
esaten deustazu,
nerekin sekula ez zarela ahaztu,
utzitako dena gura zeneukala,
nerekin, nerekin, osta be bueltatu!


Bakarrik zauzela,
esaten deustazu,
nerekin sekula ez zarela ahaztu,
utzitako dena gura zeneukala,
nerekin, nerekin, osta be bueltatu!



Gatibuaren balada ( Urgabe )



Na, nana na nanana...


Hogeita zazpi urte kunplitu
ta orain ez dut ezer maite
maite nuen guztia
eskuetatik kendu zidaten

Erlojuan goizeko ordubiak
eta laurenak dira
ahaztuta sentitzen naiz
galduta sentitzen naiz

Goizalde hotz hartan
eraman ninduten lotuta
argiak itzali
iluna nagusi
negarra zen ugari

Na, nana na nanana...

Urtebete igaro dut
kaiola hontan sartuta
egunak luze dira
biziak zentzua galtzean
liburutan ez dagoen
herri bat nire aberria
ez dago aukerarik
ez dago irtenbiderik

Aitaren etxea
defendatu behar nuen
eta orain bakarrik
herriak utzirik
zure argazkia soilik

Gogoan dut zure azken muxua
elkarrekin igarotako uneak
ohartu gabe azkena izango zela
kartzelako bazterretan barrena
nire oihuak askotan entzuten dira
maitasun eder baten bukaera

Na, nana na nanana...


Goizalde hotz hartan
eraman ninduten lotuta
argiak itzali
iluna nagusi
negarra zen ugari

Aitaren etxea
defendatu behar nuen
eta orain bakarrik
herriak utzirik
zure argazkia soilik

Gogoan dut zure azken muxua
elkarrekin igarotako uneak
ohartu gabe azkena izango zela
kartzelako bazterretan barrena
nire oihuak askotan entzuten dira
maitasun eder baten bukaera



Arkaitz Hormaetxe euskal
presoari bihotz-bihotzez eskainia

Ama ( Urgabe ) letra




Igandea da gaur, euritsu ta tristea
lainoak estaltzen du goizeko bostetan herria
ezer gertatu ez balitzaigu bezala
kotxea, bidea
bestaldean infernua

Gogoan hartzen ditut joan zineneko berbak
beltzez jantzitako gizonen oihuen artean
"Nora daramazue?", galdetzen nien
"Lasai egon ama", esaten zenidan

Senarra dut alboan, ez gara mintzo
bolantea du eskutan, negarra begietan
gutxiago falta da gaur zugaz egoteko
ateak, leihoak
eta denak zarratuta

Askotan ikusten ditut, aspaldiko argazkiak
askotan galdetzen dut, zergatik neure semea?
Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean

Gauetan amets gaiztoak datozkit burura
funtzionarioen aurpegiak ezin ahaztu
bi eskuak lotuta, horma zikin baten kontra
irudiak galtzean
bihotzaren agurra

Askotan ikusten ditut, aspaldiko argazkiak
askotan galdetzen dut, zergatik neure semea?
Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean

"Alcala" aldera, etorriak baina
neu bezalako amak daude negar batean
semearen aurpegia, kristala atzean
minutu gutxi batzuk, bizi bat kontatzeko

Askotan ikusten ditut, aspaldiko argazkiak
askotan galdetzen dut, zergatik neure semea?
Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean

Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean

lunes, 11 de mayo de 2009

Gora ta gora beti ( Oskorri ) letra Gabriel Arestiren poema



Gora ta gora beti
haik gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi

Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala
aldrebesturik dago mundu zitala
konformatzen ez bagara
ze pekatu mortala

Gurea ez da bizi-modu normala
lurra lantzeko haitzurra eta pala
lanaren truke kobratzen erreala
Benetan da miserable
euskaldunon jornala

Munduan ezin bizi daiteke hala
merkatuetan dena gora doala
etxera eta zopa guztiz argala
kriseiluen oiloa
ez da postre formala.

Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala.
Diru zikinak putre motzak bezala
botatzen dizu gainera
hortxe bere itzala

Jabeek dute kontzientzi zabala
kaskatu dute gure lurren azala
baina Lapurdi ez da hain zerbitzala
burruka garbian dago
hori da printzipala

Euskal Herriak autodeterminazioa ( Hesian ) letra





Europa zaharreko herri zaharrena da
atturritik Ebrora auzolana euskara
nahiz ta ez garen bizi lehengoen gisara
atzo ziren, gaur gara, bihar izango dira

Espainiar eta Frantziar estatutako putre
nazkagarriak sartu ziren botere truke
betirako daudenik ez dezatela uste
etorri ziren baina alde egingo dute

Herri honek izan du beti mila kolore
sufrimendu, borroka, arantza eta lore
behar ditugulako oroimenean gorde
dena eman dutenei agur eta ohore

Aitortza herriari
Herriak erabaki
Euskal Herriak autodeterminazioa
Autodeterminazioa

Aitortza herriari
Herriak erabaki
Euskal Herriak, autodeterminazioa
Autodeterminazioa

Aitortza herriari
Herriak erabaki
Euskal Herriak autodeterminazioa

Autodeterminazioa
Autodeterminazioa
Autodeterminazioa



domingo, 10 de mayo de 2009

Nor zara zu? ( Gatibu ) letra





Nahi gabeko suertie
bizitzaren kasualidadie
horixe naz ni

Harribitxi sailka ezin bet
artista baten pentsamendue
ilusioz beteriko maletie naz ni

Zerutik datorren izerren hautse
udaberrixek mugitzen dauen haizie
itsasoak apurtzen dauen olatue

Nor zara zu?
Dinoztazu

Nor nazen dinozu
erantzun egingo deutzut
probatu eta jakin egingo dozu

Nor nazen dinozu
neure kapitaina
zugaz ogeratu nahiko lukeena

Diamante koloreko
kristalezko edalontzixe
alboratu egin dozu

Desioaren ate aurrien
zure hitzek belarrixetan
sexua soilik izengo da
euskara batuan

Gorputzek bata besteari deike
azalak ura isuri nahiean
arrazoie galduta
suaren gainean dantza

Gabiz gu

Nor nazen dinozu
erantzun egingo deutzut
probatu eta jakin egingo dozu

Nor nazen dinozu
neure kapitaina
zugaz ogeratu nahiko lukeena

Alboan inor ez
sarratu begixek
aurkituko zaittut ilun egon arren

Zabaldu ahoa
ta zure gogoa
ziur nago hor zagozala

Bizitzeko gogoa ( Gatibu ) letra





Denbora aurrera doa

erlojuaren orratzak
tik, tak
ezin da atzera begiratu
ta ezin da kontrolatu
geroa

Horregatik lau haizetara
askatu nahiko neuke dekoten korapiloa
eten barik ittoten nauen soka hau
apurtu egin behar dot

Egin nahi dodazan gauza guztixek egin
erratzeko aukera bat eduki nahi dot
ta indarra dagoen artien, bidiek zabalduz
nigan sinestu

Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa

Bizitzeko gogoa...

Laino guztixen gainetik
eta sasixen azpitik
bizi naz
ta nago mugaturik
ezer esan ezinik
ixilik

Horregatik lau haizetara
askatu nahiko neuke dekoten korapiloa
eten barik ittoten nauen soka hau
apurtu egin behar dot

Egin nahi dodazan gauza guztixek egin
erratzeko aukera bat eduki nahi dot
ta indarra dagoen artien, bidiek zabalduz
nigan sinestu


Ta ezin dot gehiago

Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa

Bizitzeko gogoa

Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa

Bizitzeko gogoa


Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa

Bizitzeko gogoa!!!!

Ure dakar zeruek ( Gatibu ) letra





Ure dakar zeruek
bustitte dauz kaliek
bustitte sentimenduek

Epel dago barruen
epel zure gorputze
altseu nazen momentuen

Ze politte zaren zu
eskuetan eduki zaittut
fruitu gozoa zara zu
Uh, uh

Eta nire atzien
sarratzen da atie
arnasa hartu eta hurrengorartien

Hauxe da rock and rolla
hau da nire bizixe
kezko promesen joan etorri bet

Ez dago inor kalien
ta zeozer beharko neuke
bidien jarri baino lehen

Ta izparringixe begire
ez dot ezer ere ikusten
zure irudixe bakarrik

Ze politte zaren zu
eskuetan eduki zaittut
fruitu gozoa zara zu

Eta nire atzien
sarratzen da atie
arnasa hartu eta hurrengorartien

Hauxe da rock and rolla
hau da nire bizixe
kezko promesen
joan etorri bet

Ze politte zaren zu
uh, uh
ta ze laburre izan dan hau

Ze politte zaren zu
uh, uh
eskuetan eduki zaittut

Eztanda egin arte ( Gatibu ) letra





Jolastu egin nahi dot

burue galdu arte
ta zure bulerrak ikutu


Dekozun azal gozoan
irristaka bajatzen joan
G hori nun dozun aurkitu

Ta sentitu
aiene artien zelan mugitzen zaren zu
eta gero
zure arnas estuen erritmoa segitu
eztanda egin arte

Jolastu egin nahi dot
aprobetxeu momentue
bizi
topera bizi


Zure uliek korapilotu
emon-emon egin eta gero
zoroak garela onartu

Nahi dogune egin geinke
hankaz gora jarri mundue
erakutsi dakizun guztixe

Ta sentitu
aiene artien zelan mugitzen zaren zu
eta gero
zure arnas estuen erritmoa segitu
eztanda egin arte

Geur izerrak ikusi nahi dodaz
barru-barrutik hustu
unibertsoan hegaz egin

Ta sentitu
aiene artien zelan mugitzen zaren zu
eta gero
zure arnas estuen erritmoa segitu
eztanda egin arte

Ta sentitu
aiene artien zelan mugitzen garen gu
eta gero
zure arnas estuen erritmoa segitu
eztanda egin arte

jueves, 7 de mayo de 2009

Zoriontsu izan ( Kauta ) letra




Gazte...


Gazte topatu ginen
ametsak gureak ziren
laztanak, sentimenduz beteak
oharkabean, maitasuna zen
bion arteko istorio honetan
hazitzen joan zen sua
barnean

Elkar babesten ginen
irrifar bat nahikoa zen
gaueko iluna argitzeko
gure begien isladapenak
etorkizuneko argi samurra
biontzat atsegina

Istorioaren azken unean aurrean
sentimendu ugariak
negar malko artean
maite ziren begiradak elkartzean
isiltasuna apurtuz
zoriontsu izan



Istorioaren azken unean aurrean
sentimendu ugariak
negar malko artean
maite ziren begiradak elkartzean
isiltasuna apurtuz
zoriontsu izan


Iraganeko sua
itzaltzen joan zenean
ametsetik esnatzean
istorioa amaitzean

Gure maitasun berbak
gugandik urruntzean,
laguntasuna nagusi
laguntasuna nagusi

Jakin nahiko nuke ( Kauta ) letra




Jakin nahiko nuke

bizitza nola bizi zaila izan arren

Zoriontasuna beti ez baita eskura

Une leunak, badira
une garratzak, izanen dira

Aukerak hautatuz
mundu bat marrazten duzu


Jakin nahiko nuke
zergatik garen beldur erabakietaz
ezbaian jartzen ditugu aukera guztiak

Hitz ematea, konpromisoa
Atzera botatzea gaitu jada

Ikarak aldenduz
mundu bat marrazten duzu


Irudikatuz mundu bat
bidea eginez goaz

sentituz, une anitzak
guztiak ez dira oroitzen
ikasteko adina ez bada

amestuz noa oraina

Une leunak, badira
Une garratzak, izango dira

Aukerak hautatuz
mundu bat marrazten duzu



Irudikatuz mundu bat
bidea eginez goaz

sentituz, une anitzak
guztiak ez dira oroitzen
ikasteko adina ez bada

amestuz noa oraina

Ilunetan argitzen den izarra zara
beldurrik ez, itsasoa esnatzean
hona zuretzat, kantu hau
babesten nuen argia zinen
bidean gurutzatzen zirenean

Jakin nahiko nuke

miércoles, 6 de mayo de 2009

Gauza sinesgaitzak ikusi ditut han kanpoan ( Kerobia ) letra





Aatsaldeko zazpiretan zuen

madrilerako trena

ez zen luzerako izango

ez zuen asmorik bertakoak

betikoak ahazteko


Baña joan etorriko tiket gabeko bidaiariek

soilik jakin dezakete

korapilo arnasezina sentitzea zer den


Leku sinesgaitzak aurkitu ditut

hormaren bestaldean

gauza sinesgaitzak ikusi ditut

asteroideen bidaian


Iritsi naiz, ilun dago

euririk egin ote du?

Asfaltozko ispiluek

eta neonezko argiek hori diote


Oroitzapen beldur eta

ezperantzagailutik jetsiko naiz

ongietorriak nere mundura

oina jartzera noa nere bizi berrian


Mezu, sinesgaitzak entzun ditut

telefono gorrian

jainko, sinesgaitzak sufritu ditut

baitango basamortuan

noizbait, fuerte sentituko bazina

hasi bidea egiten

baña ez ahaztu nor zaren

ez ahaztu nola itzultzen den


Mezu bat zauretzako ( Kerobia ) letra






Mezu bat zuretzako
haizeak ekartzen ditu fragantziak
ideiak eta albiste txarrak

Batzutan onak ere bai
zure fragantziarenak
ospela, izerdia, erritmoa, nahia

Zure formak egin zaitu ikusko
eta berdin zait
zure fragantzia duzu nirean

Gauza ederra da kaosa
gauza txikitan aurkitzen denean
autoezereztu zaitez

Soilik geratuko dira
nere barneko haizerauntsiak
beraiekin naramate
zu hartu nire bizitzari

Haizea ez da nirea
okupatzen dudan bolumena besterik ez naiz
haren aurrean forma eman diot

Zure formak egin zaitu ikuskor
eta berdin zait
betetzen dudan honetik zaztatzean

Gauza ederra da kaosa
gauza txikitan aurkitzen denean
autoezeztu zaitez

Soilik geratuko dira
nere barneko haizerauntsiak
beraiekin naramate
zu hartu nire

Soilik geratuko dira
nere barneko haizerauntsiak
maite zaitut ospel,
zu hartu nire bizitzari
eta itxoin beza
aurrez hil nahi duenak.

Eta telefono gorrian ( Kerobia ) letra





Antzilun inerteak gabeko hirian,

sortargi inkonexoak

telefono gorriak


Espazio bat

ginebra baso bat

ke dantza bukolikoa


Esku bat eta haren atzean norbait

ilargia ilustratu du kristalean


Desespaerazioak baditu bi forma

aktorearen heriotza

eta espektadore inerteak


Astro hilak belarrira esan zion

"argizarreraino hurbilduko zaitut"


Ta zuk, ta zuk

sinetsi egin zenion

zuri begira diot
zuri begira diot
"gabeko maskararik gabe

biluzturik zaude"



Egizue ihes, egizue ihes

berandu baino lehen

zuekin bilduko naiz

kondenatuen egunsentian


Astro hilak belarrira esan zion

argizarreraino hurbilduko zaitut


Ta zuk, ta zuk

sinetsi egin zenion

zuri begira diot
zuri begira diot
"gabeko maskararik gabe

biluzturik zaude"


Ta zuk, ta zuk

sinetsi egin zenion

zuri begira diot
zuri begira diot
"gabeko maskararik gabe
biluzturik zaude"

Aurkitu dute ( Kerobia ) letra






Kontaidazu zein den zure izena

zure minez jakin nahi dut

begi eder ta goibel

utzi zureari hurbiltzen

erortzeko berriro


Galbidean, galbidean

aurkitu dute

galbidean, galbidean

aurkitu dute

aurkitu dute

aurkitu dute

hilik


Ziurrenik asteazken gau hartan

konturatu ez bazinen ere

begi eder ta goibel

estatu kolpea ezarri zenuen

nere buruan


Galbidean, galbidean

aurkitu dute

galbidean, galbidean

aurkitu dute

aurkitu dute

aurkitu dute

hilik


Jarrai ezazu zeure bidean

agian elkargurutzean

topatuko dugu elkar

tragicomedia telón oscuro

silencio apagado

tan sólo un acto para terminar

Gurutze Gorria