Bost udaberri badira ez zaudela
nekez gogoratu nahi dut agur hura
zure irribarre apala
bakardadean
hegan joan zinen
Noraezean
oinutsik bidean zehar
maleta bizkar gainean
joan zinen atzean utzita
maite zenuena
jaioterria, sorterria
Ez dut ulertu nahi
Herri honen itzaletan hazten den sasi-umea
sustrairik ez,
lorerik ez dakar
Ezinezkoa da
urik gabe
hazia haztea
Udaberri loretsuan
baso zein itsaso ertzean
elkar egoten ginen
zerua gurea zen
Izan
ziren urte oparoak
bueltatuko dira maitea.
berriz egonen gara
lore sorten artean
elkar laztantzen
Gorrotatzen dut indarrez
agintari haien legeek
barkamenik ote dute?
Ez, ez…
Berriz egonen gara
lore sorten artean.
Udaberri loretsuan
baso zein itsaso ertzean
elkar egoten ginen
zerua gurea zen
Izan ziren urte oparoak
bueltatuko dira maitea
Berriz egonen gara
lore sorten artean
elkar laztantzen...
No hay comentarios:
Publicar un comentario