domingo, 24 de abril de 2011

Itziarren semea (Pantxo eta Peio) letra

Itziarren semeak
ez du laguna salatzen,
eta zakurren aurrean
tinko ta ixilik egoiten


Itziarren semea, hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila
espetxetik jali ta joanen zaio bila,
Maji neskatila hori dun mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila



- Haurra zer egin haute holan agertzeko?
- Ama, jo egin naute mintza arazteko
- Izenik eman al duk? Esan zak egia
- Ez ama, ez dut eman, jali naiz garbia
- Jali haiz garbia?
- Bai ama, egia
Ta amak eskeini zion klabelin gorria



Itziarren semea, hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon litake Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila
Maji neskatila, hori dun mutila
nihor salatu baino nahiago du hila



Zazpi gizon nituen joka inguruan
makilaz hartu naute ostikoz lurrean,
bainan nik ez dut eman 
lagunen izenik
ta hantxe gelditu dira 
fitsik jakin barik
lagunen izenik 
ez baitut eman nik
ta hantxe gelditu dira 
fitsik jakin barik



Lau aldiz sartu naute urean burua
zangotik euki naute zintzilikatua
bainan nik ez dut eman 
lagunen izenik
ta hantxen gelditu dira 
fitxik jakin barik
zangotik zintzilik
ni beti ixilik
ta hantxen gelditu dira
 fitxik jakin barik



Itziarren semea, hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila
Maji neskatila, hori dun mutila
nihor salatu baino nahiago du hila


Izerdia ta odola burutik behera
ezpainak urratu ta azazkalak atera
bainan nik ez dut eman
 lagunen izenik
ta hantxen gelditu dira 
fitxik jakin barik
odolez beterik
 ni beti ixilik
ta hantxen gelditu dira
 fitxik jakin barik



Itziarren semea, hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila
Maji neskatila, hori dun mutila
nihor salatu baino nahiago du hila



Itziarren semeak
ez du laguna salatzen
eta zakurren aurrean
tinko ta ixilik egoiten

Espetxerat igorri dute,
amak ez du ezagutu
ta Majik, pulliki pulliki,
eman dioska bi musu

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gurutze Gorria