viernes, 25 de abril de 2008

Laztana (Latzen) letra




Eztarriko korapil sendo hau
nahi nuke askatzea
kantu hau bukatzean
ezagutu zenuen sumendia
etengabe su jauzian
itzaltzen doa orain.

Aitortzen dut
hasieran jolas soil bat zen
aragiaren gosea
mila mozkorren azkena
Barkaidazu
baina oraingo hontan ni naiz
babes eske datorrena
fideltasunaren ardura.
Aldatu naiz
zurekin pentsatzeak
odola irakiten dit
ezintasuna dakarkit
zu gabe.

Inoiz ez dut sinistu amodioan
sexuaren indarrak
estali dizkit begiak
azkenik neri ere iritxi zait
sentimendu garaia
sentitzeko garaia.

Aitortzen dut
hasieran jolas soil bat zen
aragiaren gosea
mila mozkorren azkena
Barkaidazu
baina oraingo hontan ni naiz
babes eske datorrena
fideltasunaren ardura.
Aldatu naiz
zurekin pentsatzeak
odola irakiten dit
ezintasuna dakarkit
zu gabe.


Burua galtzen hasi naiz
inor ez bezela maite zaitudalako
benetan
Burua galtzen hari naiz
inor ez bezela maite zaitudalako
benetan(birritan)

Benetako gauza da
maite zaitut laztana
lotsagabe oihuka
maite zaitut laztana

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gurutze Gorria