Gurutze Gorria

martes 8 de diciembre de 2009

Behin batean Loiolan letra



Behin batean Loiolan
erromeria zan
hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan
txoria baino ere
arinago dantzan
huraxe bai polita
han politik bazan

Esan nion desio
senti nuen gisan
harekin hizketa bat
nahi nuela izan,
erantzun zidan ezik
atsegin har nezan
adituko zidala
zer nahi nion esan


Arkitu ginanian
inor gabe jiran
koloriak gorritu
arazi zizkidan,
kontatuko dizuet
guztia segidan
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.

"Dama polita zera
polita guztiz, ai
baina halare zaude
oraindik ezkongai
ezkon gaitezen biok
esan zaidazu bai"
"Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? jai jai!"

Behin batean Loiolan
erromeria zan
hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan
txoria baino ere
arinago dantzan
huraxe bai polita
han politik bazan

jueves 26 de noviembre de 2009

Izarren hautsa (Mikel Laboa) letra





Izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai
hauts hartatikan uste gabean
noizpait ginaden gu ernai

Eta horrela bizitzen gera
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe
lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude


Gizonak badu inguru latz bat
menperatzeko premia
burruka hortan bizi da eta
hori du bere egia

Ekin ta ekin bilatzen ditu
saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia
bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu
hortan jokatuz bizia

Gizonen lana jakintza dugu
ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta
harremanentan sartzea

Eta indarrak ongi errotuz
gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz
beti aurrea joatea

Ez dadukanak ongi ahi daki
eukitzea zein den ona
bere premiak bete nahian
beti bizi da gizona

Gu ere zerbait bagera eta
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten
amets eroak baztertuz bertan
sasi zikinak behingoz erreta
bide on bat aukeratzen

Gizonen lana jakintza dugu
ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta
harremanentan sartzea

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak


Beren aukeren jabe eraikiz
ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak
gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz
egiztatuko dutenak

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak

Eta ametsa bilakaturik
egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik
ekingo dio urduri
guztian lana, guztien esku
jasoko dute sendo ta prest,
beren bizitzen edargai
diru zakarrak bihotzik eztu
lotuko dute gogor ta hestu
haz ez dadin gizonen gain

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak

lunes 2 de noviembre de 2009

Agur (Exkixu) letra



Argia itzali da
erahil du denbora
egun hau
iragana bihurtzen da
ilargi argiaren
aurpegi ezezagunak
elkar agurtzera
behartzen gaitu

Agur agur begi iluna
agur agur betirako
agur bai, baina, ez
ez zaitut ahaztuko
agur agur betirako

Zure amets haundiak
ene ametsak ziren
orain aurrez gara
etorkizunik barik

Bizia kontrolatu nahiean
bizitzak kontrolatu gaitu
denboraren esklabu
bihurtu gaitu

Agur agur begi iluna
agur agur betirako
agur bai, baina, ez
ez zaitut ahaztuko
agur agur betirako


Beti esango dugu
elkar behar gerala
beti esango dut
maite zaitudala

Bizitza honek berriz
buelta emango balu
utzi nauzun tokian
aurkituko nauzu

Agur agur begi iluna
agur agur betirako
agur bai, baina, ez
ez zaitut ahaztuko
agur agur betirako

Agur agur begi iluna
agur agur betirako
agur bai, baina, ez
ez zaitut ahaztuko
agur agur betirako

Agur agur begi iluna
agur agur betirako
agur bai, baina, ez
ez zaitut ahaztuko
agur agur betirako


viernes 2 de octubre de 2009

Ez gaitu inork geldituko ( Urtz ) letra



Nork esan du, ezinezkoa da?
Nork onartu du, hori hala dela?
Zaila bada, ez da ezinezkoa
zaila bada, badago lortzea
eta eroriz, ikasten bada oinez
has gaitezen, bidea egiten.

Uooooo, ez gaitu inork geldituko
uooooo, ez gaitu inork geldituko

Nork esan du, ez dago lortzerik?
Nork esan du, ez dut gaitasunik?
Zaila dena, zaila bada berez
guk ohi dugu, zailago egiten
eta eroriz, ikasten bada oinez
has gaitezen, bidea egiten

Uooooo, ez gaitu inork geldituko
uooooo, ez gaitu inork geldituko



Uooooo, ez gaitu inork geldituko
uooooo, ez gaitu inork geldituko

Bidairik luzeena beti,
pauso batez hasten da

Bat, bi, hiru, lau
bat, bi, hiru, lau
bat, bi, hiru, lau
bat, bi, hiru, lau

Uooooo, ez gaitu inork geldituko
uooooo, ez gaitu inork geldituko
uooooo, ez gaitu inork geldituko
uooooo, ez gaitu inork geldituko


lunes 28 de septiembre de 2009

Isiltzen banaiz ( Berri txarrak ) letra




Antzeko zauriekin
hemen gaude
orbain forma hartu duen
irribarrez
baina etorri egin zara
hala ere

Ta isiltzen banaiz ez da hitzik
ez dudalako
momentu asko hautsi ditut
dagoenerako

Horitu zitzaizkigun
ilusioak
ta bidali gabeko
eskutitzak
gaur eskuminak eman
zorionari

Ta isiltzen banaiz ez da hitzik
ez dudalako
momentu asko hautsi ditut
dagoenerako

Ez dago miraririk
badakizu
bizitzea besterik
badakigu

Ta urruti zaude
ta urruti zaude

Ta mila hitz asmatu ditut
damuaren antzekoak
ta mila begirada triste
zurearen antzekoak

miércoles 23 de septiembre de 2009

Nortasuna ( Kauta ) letra




Egon parean
egon aurrean

Izenik gabeko aburua
gezurretan zara usteltzen

Ernetzeari utzi dion
arantzarik gabeko arrosa

Egon alboan
engon ondoan
ondoan

Eraiki nahi dugun herria
utopia bihurtu al da?

Pasibitatea da lehenengo oztopoa

Erantzun baten bila dihardugu
azken bi mila urtetan
eguna da
aldatzeko sufrimenduaren
ikur bilakatu baikara

Ekintak ez dira betetzen,
esku hutsik, biluztu barik

Pasibitatea da
lehenengo oztopoa

Erantzun baten bila dihardugu
azken bi mila urtetan
eguna da
aldatzeko sufrimenduaren
ikur bilakatu baikara

Ez zaitez joan
besarkatu
ezin uka, hau ez dela
egoera

Lagundu nazu
oihukatzen
herri honen
nortasuna

viernes 18 de septiembre de 2009

Azken dantza ( Pantxo eta Peio ) letra




Azken dantza hau
maitia zurekin
nahi zinduzket
eraman nerekin

Baina gaurko xedia
ezin daike betia
badakit nik ere
bihar dela joaitia

Bego pena hau
itzuliren naiz
bai berriz Euskal Herrira

Bego urte hau
etorriko naiz
betikotz zure ondora

Azken dantza hau
ez da sekulako.
zin egina dut
zin egin betiko
hemen gure lurrean

Bizi behar dudala
eta hori ez bada
hil hotz jar nadila


Bego pena hau
itzuliren naiz
bai berriz Euskal Herrira

Bego urte hau
etorriko naiz
betikotz zure ondora

miércoles 16 de septiembre de 2009

Zure begiek ( Mikel Markez ) letra



Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina

Urontzi bat naiz
noraezean dabilen urontzia
mila arroken kontra jo dut
baina beti korronteak
zure kostaldera narama

Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina

Zu gabe ez naiz ezer
zu gabe zertarako bizi
bizitza hontan ditudan
helburu guztiak
ez dira ezer lortuz gero
zurekin konpartitzen ez baditut


Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina

Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina




jueves 10 de septiembre de 2009

Bizkaia maite ( Benito Lertxundi ) letra




Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi
bihotzean sua

Nere gogoaren ertzatik pasatzen
zure usain gozoa, lana
amodioa, itsasoa
nere baitan sartzen
Atzo goizean entzun nuen
zure berbaren oihartzuna
zure kantaren fereka
bihotzean kilika
eta ohiartzunaren
haunditasunean
murgilduz joan nintzen
jausika, hegaka

Bart arratsean
arbasoen baratzaren ondoan
bertsotan eta dantzan
lotu zinen alai
piper eta gatza
sabel emankorra

Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi
bihotzean sua

Olerkari
penatuaren gozo eta mina
amodio eta kanta
zure berba leun
zure gatzaren bizia
zure burdinaren
goria dira gaur
neretzat aterbe

Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi
bihotzean sua
lirain, sendo, eder

sábado 5 de septiembre de 2009

Aurkitu nahi dudan kabia ( Sorotan bele ) letra




Bakarrik sentitzen ari naizela dizudanean
egunak zurekin
soberan betzetzen ditut
eta harrotzen garen uneetan
ez ba zaitut ulertzen
segitu horrela
niregaitik ez zaitez moztu

Amorruak jaten hasten nauenean
eta une horretan zaude nirekin
kontuz ibili
inoiz ez dakit noiz gelditu

Olatu bat naiz dena ukitu
bainan inon gelditzen ez dakiena
azken hondartza aurkitzeko irrikitan nago
bertan gelditu eta lasai hil ahal izateko
beti kostaldean dabilen
itxas-txori bat besterik ez naiz
urrutiratzen jakin ez baina
ikastekotan dagoena

Zeu zara aurkitu nahi dudan kabia
ez bait dut zure aldetik babari dudan
maitasuna inorengan aurkitzen

Arrotzek nahi dutena
esan dezakete
bainan haiek
ez gaituzte salbatuko
eta amaiera iristen zaigunean
ez ba gaude elkarrekin
piztu begiak
honek ez bait gaitu ilunduko

Olatu bat naiz dena ukitu
bainan inon gelditzen ez dakiena
azken hondartza aurkitzeko irrikitan nago
bertan gelditu eta lasai hil ahal izateko
beti kostaldean dabilen
itxas-txori bat besterik ez naiz
urrutiratzen jakin ez baina
ikastekotan dagoena

Zeu zara aurkitu nahi dudan kabia
ez bait dut zure aldetik babari dudan
maitasuna inorengan aurkitzen

Zeu zara aurkitu nahi dudan kabia
ez bait dut zure aldetik babari dudan
maitasuna inorengan aurkitzen

Zeu zara aurkitu nahi dudan kabia
ez bait dut zure aldetik babari dudan
maitasuna inorengan aurkitzen