domingo, 4 de diciembre de 2011

Begitara begira (Vendetta) letra



Jaitsi zaitez palkutik momentutxo batez 
ta hartu lekua ene lagunen artean 
begiraiguzu denoi zuzen begitara 
azalpen ugari zor dizkiguzu ta 

Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea 
Herri faltsu bat izan dugula maite 
geure arteko besarkada ta malkoak 
lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek 

Begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 

Zeure palku-kideek entzun ez dezaten 
uzkurtu eta esaidazu belarrira 
bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten 
neurea ta neure lagunen herria 

Zoritxarrez badakit galderen kantu hau 
entzungo duen azkena zeu zarela 
beraz amestuko dut kalean topatu 
ta honakoa oihukatuko dizudala 

Begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu u 

Lurretik lorera, loretik bihotzera 
legetatik urrun, malkotatik gertu 
esaidak lagun, eskutik heldu ta begitara 
Herrian zutik jarraituko diagula

Begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 

Begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gurutze Gorria