Elurrak joan direnean
nire mendien artean
eguzkia teloian
atzekaldean da
Ateratzeko beldur da
beldur eszenikoa
aspaldi antzeztu
ez duen obra honetan.
Izpi txiki-txikiren bat
agertuz doa gaurkoan
poztasun haundi batek
besarkatzen nau
besarkatzen nau
Mesedez ozen esan
negua joan egin dela
nire arima hotzak
ez du sinizten eta
Laztandu nazazu orain
ur urdinen artean
orain lainorikez da
aurpegi biluziak
aurpegi biluziak
ta larrua jotzean
garrasirik ozenena
gordin amaigabea
negua joan da ta
Jaio berrien antzera
taupaden beharra dut orain
belarriekin ikusteko
nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan
negua joan egin dela
izara guztiak
erre ditut eta
erre ditut eta
Laztandu nazazu orain
ur urdinen artean
orain lainorik ez da
aurpegi biluziak
ta larrua jotzean
garrasirik ozenena
gordin amaigabea
negua joan da ta
Soinu bakar bakarra
zure bularraldean
negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak
zure ondoan
izpi lasaigarri bat
negua joan da ta
negua joan da ta
Soinu bakar bakarra
zure bularraldean
soinu bakar bakarra
zure bularraldean
soinu bakar bakarra
zure bularraldean
negua joan da ta
negua joan da ta
No hay comentarios:
Publicar un comentario