Mikel Laboa: Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak
Izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai
hauts hartatikan uste gabean
noizbait ginaden gu ernai
Eta horrela ibiltzen gera
sortuz ta sortuz gure aukeran
atsedenik hartu gabe
lana eginez goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude
Gizonen lana jakintza dugu
ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta
harremanentan sartzea
Eta indarrak ongi errotuz
gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz
beti aurrea joatea
Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak
burruka hortan iraunen duten
zuhaitz ardaska gazteak
Beren aukeren jabe eraikiz
ta erortzean berriro jeikiz
ibiltzen joanen direnak
Ez daukanak ongi ohi daki
eukitzea zein den ona
bere premiak bete nahirik
beti bizi da gizona
Gu ere zerbait bagera eta
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten
amets eroak baztertuz bertan
sasi zikinak behingoz erreta
bide on bat aukeratzen
Gizonen lana jakintza dugu
ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta
harremanentan sartzea
Eta indarrak ongi errotuz
gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz
beti aurrea joatea
Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak
burruka hortan iraunen duten
zuhaitz ardaska gazteak
Beren aukeren jabe eraikiz
ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak
Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak
Gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz
egiztatuko dutenak
Mila esker hainbat abestiren hitzak partekatzeagatik. (Abestien "letrak" idatzi beharrean, "hitzak" idaztea iradoki nahi nizuen).
ResponderEliminarhttp://ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=letra