Nork nahi dau gozoki bat
poltsikoan gordea,
ahoan hartzen badau
bere zaporea?
Zertarako euskera
gorde bihotzean,
gustua hartzen badau
ezpanen ertzean?
Ibilaldire, Ibilaldire!
Milaka txori euskeraz
mozoilo herrire.
Bagoaz Ibilaldire, Ibilaldire!
Zeinek nahi dau txori bat
kaiolan sartua,
ezin badogu entzun
txorien kantua?
Zeinek dino euskera
ur tanta bat dala?
Danok osatzen dogu
itsaso zabala.
Ibilaldire, Ibilaldire!
Milaka txori euskeraz
mozoilo herrire.
Bagoaz Ibilaldire, Ibilaldire!
Bagoaz gerizpetik
eguzki begire!
Bagoaz Ibilaldire, Ibilaldire!
Itsasoari gatza
kentzen badautsagu,
etorkizunik bako
arrainak gara gu!
Zertarako herri bat
euskera bakoa?
Ikastoletan landu
daigun biharkoa.
Zertarako herri bat
euskera bakoa?
Gaur hasi eta landu
daigun biharkoa.
Milaka txori euskeraz
No hay comentarios:
Publicar un comentario