Gazte...
Gazte topatu ginen
ametsak gureak ziren
laztanak, sentimenduz beteak
oharkabean, maitasuna zen
bion arteko istorio honetan
hazitzen joan zen sua
barnean
Elkar babesten ginen
irrifar bat nahikoa zen
gaueko iluna argitzeko
gure begien isladapenak
etorkizuneko argi samurra
biontzat atsegina
Istorioaren azken unean aurrean
sentimendu ugariak
negar malko artean
maite ziren begiradak elkartzean
isiltasuna apurtuz
zoriontsu izan
Istorioaren azken unean aurrean
sentimendu ugariak
negar malko artean
maite ziren begiradak elkartzean
isiltasuna apurtuz
zoriontsu izan
Iraganeko sua
itzaltzen joan zenean
ametsetik esnatzean
istorioa amaitzean
Gure maitasun berbak
gugandik urruntzean,
laguntasuna nagusi
laguntasuna nagusi
No hay comentarios:
Publicar un comentario