Igandea da gaur, euritsu ta tristea
lainoak estaltzen du goizeko bostetan herria
ezer gertatu ez balitzaigu bezala
kotxea, bidea
bestaldean infernua
Gogoan hartzen ditut joan zineneko berbak
beltzez jantzitako gizonen oihuen artean
"Nora daramazue?", galdetzen nien
"Lasai egon ama", esaten zenidan
Senarra dut alboan, ez gara mintzo
bolantea du eskutan, negarra begietan
gutxiago falta da gaur zugaz egoteko
ateak, leihoak
eta denak zarratuta
Askotan ikusten ditut, aspaldiko argazkiak
askotan galdetzen dut, zergatik neure semea?
Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean
Gauetan amets gaiztoak datozkit burura
funtzionarioen aurpegiak ezin ahaztu
bi eskuak lotuta, horma zikin baten kontra
irudiak galtzean
bihotzaren agurra
Askotan ikusten ditut, aspaldiko argazkiak
askotan galdetzen dut, zergatik neure semea?
Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean
"Alcala" aldera, etorriak baina
neu bezalako amak daude negar batean
semearen aurpegia, kristala atzean
minutu gutxi batzuk, bizi bat kontatzeko
Askotan ikusten ditut, aspaldiko argazkiak
askotan galdetzen dut, zergatik neure semea?
Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean
Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean
No hay comentarios:
Publicar un comentario