Gora ta gora beti
haik gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi
Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala
aldrebesturik dago mundu zitala
konformatzen ez bagara
ze pekatu mortala
Gurea ez da bizi-modu normala
lurra lantzeko haitzurra eta pala
lanaren truke kobratzen erreala
Benetan da miserable
euskaldunon jornala
Munduan ezin bizi daiteke hala
merkatuetan dena gora doala
etxera eta zopa guztiz argala
kriseiluen oiloa
ez da postre formala.
Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala.
Diru zikinak putre motzak bezala
botatzen dizu gainera
hortxe bere itzala
Jabeek dute kontzientzi zabala
kaskatu dute gure lurren azala
baina Lapurdi ez da hain zerbitzala
burruka garbian dago
hori da printzipala
No hay comentarios:
Publicar un comentario