viernes, 22 de marzo de 2013

Udarako Gau Luzeak (Vendetta) letra



Ta zure eskutik kilometroak egin
herriaren begietan ospatzerik ikusi
gose direnen izenean
batikanoa erortzen ikusi

Ta zure eskutik debekaturikoa egin
tiroka dabiltzan haurrak jolasetan ikusi
preso direnen izenean
harresiak sutan ikusi

Ta zuretzat
udarako gau luzeak
abesti honen akordeak

Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
zutik gaudenaren seinalea

Ta zure eskutik beldurrik gabe bizi
aldaketa bat munduan hil aurretik ikusi
herri zapalduen izenean
buruak erortzen ikusi

Ta zure eskutik bidean aurrera egin
negarrez bizi direnen irrifarrea ikusi
zeruko hodei grisen artean
argi izpi berriak ikusi

Ta zuretzat
udarako gau luzeak
abesti honen akordeak

Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
zutik gaudenaren seinalea

Ez utzi malkorik
ezpainetara iristen
irri hori lausotzen duen
zauririk zabaltzen

Ta zure eskutik
udarako gau luzeak
udarako gau luzeak
udarako

Ta zuretzat
udarako gau luzeak
abesti honen akordeak

Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
zutik gaudenaren seinalea

Ta zuretzat
udarako gau luzeak
abesti honen akordeak

Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
zutik gaudenaren seinalea

Ta zuretzat...





jueves, 13 de septiembre de 2012

Arrano beltzaren hegaldiak (Iheskide) letra




Erresumen garaietatik hona
odolustu nahi izan duten herria
euskaldunon lurralde
nafar gudarien aberria

Kateek batzen gaituzte
katez gaituzte lotuak
bide bazterrak
gorpuz bete zituzten
jauntxo agintari kolonoak

Makurtu ginela salduz
engainatu nahi gaituzte
odola darion lumaz
idatzitako historian

Arrano beltzaren hegaldiak
jarraituz egin genuen bidean
ereindako borroka haziak
gaurko egunetaraino loratu dira

 
Amaiurko gaztelu beltzetik
sasiko gordelekuetara
belaunaldiz belaunaldiko
iraultza ta matxinadak

Ezpatak ta sua
etsaiaren aurka
zerua itxiz kea
mendetan zehar
eguzkia ukatzen
diguten heinean
boliek aurrera
 jarrai dezala

Askatasunaren izenean
menpeko bihurtu gaituzte
odola darion lumaz
idatzitako historian

Arrano beltzaren hegaldiak
jarraituz egin genuen bidean
ereindako borroka haziak
gaurko egunetaraino loratu dira

Bostehun urte
konkista baten menpe
zapalkuntzari hortzak erakusten
seme-alaben irribarrea
izango da gure mendekua


Arrano beltzaren hegaldiak
jarraituz egin genuen bidean
ereindako borroka haziak
gaurko egunetaraino loratu dira

Bostehun urte
konkista baten menpe
zapalkuntzari hortzak erakusten
seme-alaben irribarrea
izango da gure mendekua
mendekua,
izango da gure mendekua

jueves, 3 de mayo de 2012

Izarren Hautsa (Ken Zazpi) letra





Mikel Laboa: Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak



Izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai
hauts hartatikan uste gabean
noizbait ginaden gu ernai

Eta horrela ibiltzen gera
sortuz ta sortuz gure aukeran
atsedenik hartu gabe
lana eginez goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude

Gizonen lana jakintza dugu
ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta
harremanentan sartzea

Eta indarrak ongi errotuz
gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz
beti aurrea joatea

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak
burruka hortan iraunen duten
zuhaitz ardaska gazteak

Beren aukeren jabe eraikiz
ta erortzean berriro jeikiz
ibiltzen joanen direnak

Ez daukanak ongi ohi daki
eukitzea zein den ona
bere premiak bete nahirik
beti bizi da gizona

Gu ere zerbait bagera eta
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten
amets eroak baztertuz bertan
sasi zikinak behingoz erreta
bide on bat aukeratzen

Gizonen lana jakintza dugu
ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta
harremanentan sartzea

Eta indarrak ongi errotuz
gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz
beti aurrea joatea

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak
burruka hortan iraunen duten
zuhaitz ardaska gazteak

Beren aukeren jabe eraikiz
ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak

Gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz
egiztatuko dutenak


jueves, 5 de abril de 2012

Sing-Sing-Atiko Folk & Rolla (Sorotan Bele)



Bizilagunen musika
zaratatsua eta aguantaezina
txakurra zaunka dabil
noizbait ixilduko da

Telefonoaren txirrina
goizero-goizero esnatzen nau
burbuxa baten barruan
bizi nahiko nuke

Atzoko ogi gogorra
hortzak puskatzeko moduan
benetan nazka ematen dit 
kutxako kola luzeak
kaña bat edango nuke
baina medikuak galerazi dit

Itsasoaren sabelean
bizi nahiko nuke
"Sing-Sing-ati"ko 
Folk & Rolla
bizitza gartzela da 
eta denok preso gaude

"Sing-Sing-ati"ko 
Folk & Rolla
bizitza gartzela da 
eta denok preso gaude

Hiruak eta laurden
ta orandik nago bazkaldu gabe
telebista pizten dut
betiko marrazki bizidunak

Lagunekin gelditzen naiz
ordu t'erdi itxaron beharra
mendi tontorraren puntan 
bizi nahiko nuke

Beranduago furgonetan
 txorakeritaz diskutitzen
bakoitza bere rolloan 
sartuta dago barruraino

Eta orain Folk & Rolla jotzen
hobeto sentitu nahian
"Sing-Sing-ati"ko gartzelan
bizi nahiko nuke




"Sing-Sing-ati"ko 
Folk & Rolla,
Bizitza gartzela da 
eta denok preso gaude

"Sing-Sing-ati"ko 
Folk & Rolla
Bizitza gartzela da 
eta denok preso gaude

domingo, 4 de diciembre de 2011

Begitara begira (Vendetta) letra



Jaitsi zaitez palkutik momentutxo batez 
ta hartu lekua ene lagunen artean 
begiraiguzu denoi zuzen begitara 
azalpen ugari zor dizkiguzu ta 

Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea 
Herri faltsu bat izan dugula maite 
geure arteko besarkada ta malkoak 
lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek 

Begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 

Zeure palku-kideek entzun ez dezaten 
uzkurtu eta esaidazu belarrira 
bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten 
neurea ta neure lagunen herria 

Zoritxarrez badakit galderen kantu hau 
entzungo duen azkena zeu zarela 
beraz amestuko dut kalean topatu 
ta honakoa oihukatuko dizudala 

Begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu u 

Lurretik lorera, loretik bihotzera 
legetatik urrun, malkotatik gertu 
esaidak lagun, eskutik heldu ta begitara 
Herrian zutik jarraituko diagula

Begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 

Begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 

Negua joan da ta (Zea Mays) letra

Elurrak joan direnean
nire mendien artean
eguzkia teloian
atzekaldean da

Ateratzeko beldur da
beldur eszenikoa
aspaldi antzeztu 
ez duen obra honetan. 

Izpi txiki-txikiren bat 
agertuz doa gaurkoan
poztasun haundi batek
besarkatzen nau

Mesedez ozen esan
negua joan egin dela
nire arima hotzak
 ez du sinizten eta

Laztandu nazazu orain
ur urdinen artean
orain lainorikez da
aurpegi biluziak
ta larrua jotzean
garrasirik ozenena
gordin amaigabea 
negua joan da ta

Jaio berrien antzera
 taupaden beharra dut orain
 belarriekin ikusteko 
nire begiek entzuten ez dutena

 Mesedez ozen esan
 negua joan egin dela
 izara guztiak
erre ditut eta

Laztandu nazazu orain
ur urdinen artean
orain lainorik ez da
 aurpegi biluziak
ta larrua jotzean
garrasirik ozenena
gordin amaigabea 
negua joan da ta


Soinu bakar bakarra 
zure bularraldean
 negua joan da ta

Borobildu zaizkit ertzak
zure ondoan 
izpi lasaigarri bat
negua joan da ta
negua joan da ta

Soinu bakar bakarra 
zure bularraldean
soinu bakar bakarra 
zure bularraldean
soinu bakar bakarra 
zure bularraldean
 negua joan da ta
negua joan da ta

domingo, 24 de abril de 2011

Itziarren semea (Pantxo eta Peio) letra

Itziarren semeak
ez du laguna salatzen,
eta zakurren aurrean
tinko ta ixilik egoiten


Itziarren semea, hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila
espetxetik jali ta joanen zaio bila,
Maji neskatila hori dun mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila



- Haurra zer egin haute holan agertzeko?
- Ama, jo egin naute mintza arazteko
- Izenik eman al duk? Esan zak egia
- Ez ama, ez dut eman, jali naiz garbia
- Jali haiz garbia?
- Bai ama, egia
Ta amak eskeini zion klabelin gorria



Itziarren semea, hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon litake Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila
Maji neskatila, hori dun mutila
nihor salatu baino nahiago du hila



Zazpi gizon nituen joka inguruan
makilaz hartu naute ostikoz lurrean,
bainan nik ez dut eman 
lagunen izenik
ta hantxe gelditu dira 
fitsik jakin barik
lagunen izenik 
ez baitut eman nik
ta hantxe gelditu dira 
fitsik jakin barik



Lau aldiz sartu naute urean burua
zangotik euki naute zintzilikatua
bainan nik ez dut eman 
lagunen izenik
ta hantxen gelditu dira 
fitxik jakin barik
zangotik zintzilik
ni beti ixilik
ta hantxen gelditu dira
 fitxik jakin barik



Itziarren semea, hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila
Maji neskatila, hori dun mutila
nihor salatu baino nahiago du hila


Izerdia ta odola burutik behera
ezpainak urratu ta azazkalak atera
bainan nik ez dut eman
 lagunen izenik
ta hantxen gelditu dira 
fitxik jakin barik
odolez beterik
 ni beti ixilik
ta hantxen gelditu dira
 fitxik jakin barik



Itziarren semea, hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila
Maji neskatila, hori dun mutila
nihor salatu baino nahiago du hila



Itziarren semeak
ez du laguna salatzen
eta zakurren aurrean
tinko ta ixilik egoiten

Espetxerat igorri dute,
amak ez du ezagutu
ta Majik, pulliki pulliki,
eman dioska bi musu

Prest (Gatibu) letra


Eo
"ke ba"
hemen eztau
begire nabil 
eta eztot ikusten


Kale zikiñetan arrastorik ez
barrarik barra ez da agertzen
bille nabil, bille-bille nabil
askatasune noz iritsiko zain

Nahi dot
eta ez dekot
biher dot
lortu eingo dot
 neuretzat nahi dot

Emoten ez badabe hartu eingo dot
itxaroten banago ez dot lortuko

Bille nabil, bille-bille nabil
neure ordue noz iritsiko zain


Ye, ye
ni, ni banago
oraingoan enabe gelditxuko

Ye, ye
ni, ni prest nago

Ye, ye
ni, ni banago
seigarren martxie sartunde dekot

Ye, ye
ni, ni prest nago

Bai and bai
bai, bai

Eo
hor zagoz zu?
ez zaitut ikusten

Ezer ein barik beti billurtute
sugien moduen zagoz ezkuteute
Altzeu hadi! Altzeu-altzeu hadi!
egunsentixe iritsi aurretik


Ye, ye
ni, ni banago
oraingoan enabe gelditxuko

Ye, ye
ni, ni prest nago

Ye, ye
ni, ni banago
seigarren martxie sartunde dekot

Ye, ye
ni, ni prest nago


Ni, ni, ni, ni prest nago
ni, ni, ni, ni martxan nago

Da zu zer? Hor zagoz?
Zu zer? Martxan zauz?

sábado, 23 de abril de 2011

Elkartasuna itxaropen (Lor) letra


Baliteke beldurtzea
begiak ireki eta
etxetik gertu ez zaudela ohartzean
etorkizuna ehortzen gizun ziega beltzean
beltzean

Baliteke abailtzea
arnastu eta zure
gorputz osoak dar dar egitean
berriz ere jasotzean erantzun ezin duzun
galdera


Baliteke samintzea
besarkatu nahi eta
kristal hotza hautsi ezinean
hain hurbil sentituagatik
hain urrunean
urrunean

Baliteke amorratzea
zeurea ez den itzala
zugana hurbiltzen sumatzean
sugeak txoria begiratzen
duen bezala
duen bezala

Zure uneak dira
gure kemena
elkartasuna
zure iraupena

Zure uneak dira
gure kemena
elkartasuna
zure iraupena


Itxaropena izan
hor izango naiz jarrai
gure kemena baita
ondasun handiena
elkartasun guztiaz
oroimenean guztiak
lortuko dugu behingoz
askatasuna

Zure uneak dira
gure kemena
elkartasuna
zuen iraupena

Izango naiz...

Zure uneak dira
gure kemena
zuen iraupena

Uneak dira
gure kemena
elkartasuna
itxaropena
askatasuna

viernes, 3 de septiembre de 2010

Sodomako Sagarra (Doctor Deseo) letra




Egizu mihi tontorra
ahotik atera
eta eroan horko nire zaurira

Senti egizu zeu zarela zakila
neu naizela orain alua

Begira zelan garen
elkarren ispilua
begira zelan garen
elkarren ispilua

Senti arazi egidazu
zelan egiten duen
ispiluetan munduak
dardara

Senti arazi egidazu
zelan egiten duen
ispiluetan munduak
dardara

Egizu mihi tontorra
ahotik atera
eta eroan horko nire zaurira

Senti egizu zeu zarela zakila
neu naizela orain alua

Begira zelan garen
elkarren ispilua
begira zelan garen
elkarren ispilua

Senti arazi egidazu
zelan egiten duen
ispiluetan munduak
dardara

Senti arazi egidazu
zelan egiten duen
ispiluetan munduak
dardara

Senti arazi egidazu
zelan egiten duen
ispiluetan munduak
dardara

Gurutze Gorria