Atzo gauean ikusi zintudan,
ni ez nintzen batekin eskutik helduta,
eta oroitu nuen, berriro ere
zure suan nahi nuela erre,
eta oroitu nuen, berriro ere,
zenbat gau pasa diren zu gabe
Gaur ere ez dizut esango,
zenbat maite zaitudan,
zure ondoan egon arren,
urrunegi zauzkadala,
zenbat alditan, bilatu dudan
zure irria beste aurpegietan,
zenbat alditan, jaso ditudan
zure musuak beste ezpainetan
Eta oroitu nuen berriro ere,
zurekin nahi nuela erre...
Bihar kantatuko dizut
abesti bat bezala,
esan ez dudan guztia
barnetik aterata,
bihar kantatuko dizut
denbora guzti honetan
besarkatu nahi nuena zinela
Eta oroitu nuen berriro ere,
zurekin nahi nuela erre...
Bihar kantatuko dizut
abesti bat bezala,
esan ez dudan guztia
barnetik aterata,
bihar kantatuko dizut
denbora guzti honetan
besarkatu nahi nuena zinela
Bihar kantatuko dizut
abesti bat bezala,
esan ez dudan guztia
barnetik aterata,
bihar kantatuko dizut
denbora guzti honetan,
besarkatu nahi nuena zinela
No hay comentarios:
Publicar un comentario