Goizez etorri zinen
oporretan banoa,
zuk eta nik bagenekien
sobera ez zela egia,
kantu hartan bezala
ez maitatu gauenan,
ondoan ez egon arren
beti zaitut gogoan
Gauez etorri ziren
amets gaiztoen moduan,
itzali berdeek, gorriek,
urdinek duten eran,
kantu hartan bezala
sirena hotsa urrunean,
saminaren soinu banda
gauaren isilean
Aspaldi nuen asmoa
kantu hau idazteko,
esan nahi nizun guztia
paper batean jartzeko,
aspaldi nuen asmoa
kantuz gogoratzeko,
izar berri bat piztu
zenuen eguna oroitzeko
Zuretzat, zuretzat da kantue,
herriak, herriak abestute,
izarrek azalduko zizuten,
herriak, ez zaitu ahaztuten
Askatasun haizeak
badakar zure izena,
lehenago ere besteena
ekarri zuen bezala,
izar berri bat bada
argitzen nau gauean,
gurekin ez egon arren
beti zaitut gogoan
Aspaldi nuen asmoa
kantu hau idazteko,
esan nahi nizun guztia
paper batean jartzeko,
aspaldi nuen asmoa
kantuz gogoratzeko,
izar berri bat piztu
zenuen eguna oroitzeko
Zuretzat, zuretzat da kantue,
herriak, herriak abestute,
izarrek azalduko zizuten,
herriak, ez zaitu ahaztuten
Zuretzat, zuretzat da kantue,
herriak, herriak abestute,
izarrek azalduko zizuten,
herriak, ez zaitu ahaztuten
No hay comentarios:
Publicar un comentario