jueves, 26 de noviembre de 2009

Izarren hautsa (Mikel Laboa) letra







Izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai

hauts hartatikan uste gabean
noizpait ginaden gu ernai

Eta horrela bizitzen gera
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe
lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude


Gizonak badu inguru latz bat
menperatzeko premia

burruka hortan bizi da eta
hori du bere egia

Ekin ta ekin bilatzen ditu
saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia
bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu
hortan jokatuz bizia

Gizonen lana jakintza dugu
ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta
harremanentan sartzea

Eta indarrak ongi errotuz
gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz
beti aurrea joatea

Ez dadukanak ongi ahi daki
eukitzea zein den ona
bere premiak bete nahian
beti bizi da gizona

Gu ere zerbait bagera eta
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten
amets eroak baztertuz bertan
sasi zikinak behingoz erreta
bide on bat aukeratzen


Gizonen lana jakintza dugu
ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta
harremanentan sartzea

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak


Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak


Beren aukeren jabe eraikiz
ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak
gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz
egiztatuko dutenak


Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak

Eta ametsa bilakaturik
egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik
ekingo dio urduri
guztian lana, guztien esku
jasoko dute sendo ta prest,
beren bizitzen edargai
diru zakarrak bihotzik eztu
lotuko dute gogor ta hestu
haz ez dadin gizonen gain


Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gurutze Gorria