Goibel ikusten baitut izarrartea
baina aske pentsatuz, nahigabetuz
zerua piztuko dut aserreaz
Hurrean ikusten dut, eguna
pareta altuak bihotz taupadez
izango direla azkenik urtuak
Nire ametsen oihaletan
hesirik gabeko olerki aske bat
gure zain dago, bai
iristear da
Goibel ikusten baitut bisaia
argirik ez da zure begietan
gertu egun berri bat, goizargia
Hurrean ikusten dut eguna
gau-eguneko aferak garaituaz
lortuko dugu behingoz
arnastea
Nire ametsen oihaletan
hesirik gabeko olerki aske bat
gure zain dago, bai
iristear da
Izenik gabeko gertakizuna
entzurtear dugu oraingo honetan
gure zain dago,bai
zure zain dago, bai
Gure zai
zure zain
Margotu ez den norabidea
gazte grinez bultzatu beharra
sortua izanen da
sortua izanen da
sortua da
No hay comentarios:
Publicar un comentario