Egun argia gaurkoan
zein berri dugu oraingoan?
Nire ingurua
hazten doa abiadan
ez dut parte hartu nahi,
ez nago ados ezertan.
Gaztetik lehian
zein ote da honen gakoa
Nahikoa da!
Ez al gara ohartzen
ezberdintzea dela.
Izatez ulertu nahi dut guztia
nahiz eta jakin
askotan ezinezkoa dela
Beharra dugu
burniz josita ingurunea,
atzo ere jan eza Afrikan
zer izango da gaurkoan?
Albisteetan
zoritxarrekoak nagusi, bestaldetik,
Euskal Herriari buruz
ez akordiorik
Izatez ulertu nahi dut guztia
nahiz eta jakin
askotan ezinezkoa dela
hitzetan gaituzte nahasten
eta irudiak manipulatzen
azkenik gura dutena
Izatez ulertu nahi dut guztia
nahiz eta jakin
askotan ezinezkoa dela
hitzetan gaituzte nahasten
eta irudiak manipulatzen
Egun argia gaurkoan
zein berri dugu oraingoan?
No hay comentarios:
Publicar un comentario