viernes, 17 de abril de 2009

Zapalduen olerkia ( Ken zazpi )




Herri ikustezin hontan itzalekin jolasten

neu izaten saitzen
geroa margozten
nire ezintasun denak
behin da berriz kantatzen
egunsentia
bide hau sentitzen

Denok ez dugu berdin
kontatzen historia
zaila da ulertzea
bestearen egia
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guzti
ohe hutsei amaren malkoei
lapurtzen diguten denbora iheskorrari
burdin hotsei aitaren beldurrei
sufritzen dugunoi

Txikitatik entzuten
zer izan behar garen
indarrez inposatuz
zer maitatu behar den
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten, samin guztia
lagun minei, bakardadeari
bizigabe utzitako
une bakoitzari
izan zirenei
gaur gareneri, izango direnei

Esaidazu maitea

dena aldatuko dela
bihar ere nirekin egongo zarela
eta ondorengoek
ez dutela sekula
kantu hau kantatuko

malkorik botako esan maitea
esan laztana
entzun nahi dudana
esan laguna

Istripuei, berri txarrei
bidean galdu ditugun lagun guztiei
gugatik dena eman dutenei
askatasun haizeari

zuei, haizeari
zuei, zuei, zuei...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gurutze Gorria