Esan dugu behin ta berriz
ez dugula nahi zuen bakea eta legea
ta behartzen gaituzue
indarra erabiltzera
erantzun bat ematera
Hartu emanen bidean
gure arnasak asetu ohi du
zuen gosea
Itxaropenaren atean
zuen esku dago sartzea
bategitea
Maite dugu gure anai-arreba azken agurra
ematen diegunean, zuek parean jartzea
ta malkoak harri bihartirzatea
Maite dugu zuen jipoiak, torturak, irainak, gezurrak
eguneroko egurrak elikatzen du gure bihotzeko sua
Kilometroak, ur zikinak
zuen esanak, zuen ipuinak
zuen minak
askatzen ditu indar biziz
gure barnean dirauten
mezu geldiezinak
Maite dugu astero bidean doazen lagun hilak
ta senideak ikustea ta betirako agurtzea
distantziak besarkada ukatzea
maite dugu zuen ardurak, itxurak, ohiturak, ikurrak
zuen ibaien urak zikintzen ditu gure arbasoen lurrak
Gezur izkutu batzuk
ez dute baretzen gure mina
ez da inoiz galduko
borrokatzeko daukagun grina
Heldu hitza
heldu lurra
heldu geurea den hura
esan ozen
esan arrennola bat izango garen
Heldu hitza
heldu lurra
heldu geurea den hura
esan ozen
esan arrennola bat izango garen
No hay comentarios:
Publicar un comentario