miércoles, 1 de abril de 2009

Atalaian ( Sorotan Bele) letra osorik




Goiza baten esnatu nintzen
atalaiaren gainean
itsasoruntz begiratu nun
hantxe zegoen balea

Oihu garrasiz hasi nintzen
sorbaldan hartuz trainera
balearuntz boga genuen
olatu uhinen gainean.

Atalaiaren gainean
aurpegia euriz bustia
goiza ilun hartan irten ginen herri hartan ziren
gizonarik indartsu eta mutil gazterik trebeenak

Amorru biziz bota genun
sokaz loturik arpoia
gupidarik ez genun izan
haren bizitza akatzean

Kaian algaraka hasi ginen
geure saria ikustean
bale kume bat agertu zan
eta erre zizkigun bihotzak

Atalaiaren gainean
aurpegia euriz bustia
goiza ilun hartan irten ginen herri hartan ziren
gizonarik indartsu eta mutil gazterik trebeenak

Atalaiaren gainean
aurpegia euriz bustia
goiza ilun hartan irten ginen herri hartan ziren
gizonarik indartsu eta mutil gazterik trebeenak....

1 comentario:

Gurutze Gorria