sábado, 5 de enero de 2008

Lepoan hartu ta segi aurrera (Pantxo eta Peio)

La-la-ra
la-la-ra la-la
la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera
lepoan hartu ta segi aurrera

Gazte bat lurrean aurkitu dugu
lore gorriz beterik kolkoa
burdiñen artetik ihesi dator
euskal gazteriaren oihua
mutilak, eskuak elkar gurutza
ekin ta bultza denak batera
bidean anaia erortzen bazaik
lepoan hartu ta segi aurrera

La-la-ra
La-la-ra la-la
la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera
lepoan hartu ta segi aurrera

Ez dugu beldurrik
ez dugu lotsarik
nor geran, zer geran aitortzeko
ez gaituk lapurrak
ez eta zakurrak
kataiaz loturik ibiltzeko,
gizonak bagera
jo zagun aurrera
gure herriaren jabe egin arte
askatasunaren hegal azpian
kabia egiten ohituak gare
ibiltzen aspaldi ikasia dugu
otsoak eskutik hartu gabe.

La-la-ra
la-la-ra la-la
la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera
lepoan hartu ta segi aurrera.

Arrotzek ezpataz hil nahi banaute
isilduko gaituztelakoan
zutitu ta euskaraz mintzatuko naiz
nere hiltzailearen aurrean
mutila etzazu negarrik egin
erortzen banaiz gau ilunean
izar berri bat piztutzera noa
Euskal Herriko zeru gainean
Euskal Herriko zeru gainean
Euskal Herriko zeru gainean.

La-la-ra
la-la-ra la-la
la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera
lepoan hartu ta segi aurrera.

La-la-ra
la-la-ra la-la
la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera
lepoan hartu ta segi aurrera.

Zarena zarelako (Sugan) letra




Eutsi
borroka bakarrari
izatera heltzeko
zarena zarelako
hutsez bakar bat gehiago
nagusitu zaitez
zeure lekua baduzu
bermatu, lotu
bilatu, aurki ezazu.

Zuk, zeure kabia hornituz
hitz merke ta txiroez at
jaten eman buruari
ez inori, zeuri beti,
jakin zuloan topatzen
barnetik ateratzen
zeharko, itzuliko, garrasika.

Eutsi
borroka bakarrari
izatera heltzeko
zarena zarelako
hutsez bakar bat gehiago
nagusitu zaitez
zeure lekua baduzu
bermatu, lotu
bilatu, aurki ezazu.

Segi
zuzen bide ertzean
gaztigatu dizugu
aurrera jarraitzeko
atzera ez begiratzeko
egunez egun ziur
nahi hura ikusten dugu
ez arduratu
irtenbiderik ez badu.

Ustez jakin badakizu
nolakoa zaren zu
galdetzu gero
akabo, mututa, ixilik, zero,
jakin ezean onartu
uste ere ezin dela
izan, sinestu, aitortu, ezagutu.

Eutsi
borroka bakarrari
izatera heltzeko
zarena zarelako
hutsez bakar bat gehiago
nagusitu zaitez
zeure lekua baduzu
bermatu, lotu
bilatu, aurki ezazu.

Segi
zuzen bide ertzean
gaztigatu dizugu
aurrera jarraitzeko
atzera ez begiratzeko
egunez egun ziur
nahi hura ikusten dugu
ez arduratu
irtenbiderik ez badu.

Ezer ez da betiko (Ken zazpi) letra




Udazken arratsaldetan
iluntzen duenean
hostoak erortzen dira
negar tanten moduan

Eta parke hutsetan
azken besarkada
esan nizun dama
ez zela betiko
gure artekoa
bukatua dago

Gogoratzen al duk neska
hasi ginenean
barre egiten genuen
elkar begiratzean,
oroitzen al dun jaietan
mozkortu ginenean
elkar maitatu genuen
izarren azpian

Eta parke hutsetan
azken besarkada
esan nizun dama
ez zela betiko
gure artekoa
bukatua dago

Eta parke hutsetan 
azken besarkada
esan nizun dama 
ez zela betiko
gure artekoa 
bukatua dago

Jadanik berandu da
agur esatea
ez dela erreza
aitor ezazu neska
musuka nazazu
begiak itxita

jueves, 3 de enero de 2008

Euskal Herrian Euskaraz (Oskorri)





Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz
eta hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna,
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

Zer Euskal Herri
litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

Ikusi mendizaleak



Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak
mendi tontor gainera
igo behar dugu.

Ez nekea
ez da bide txarra
gora, gora
neska-mutilak
gu euskaldunak gara
Euskal-Herrikoak

Ez nekea
ez da bide txarra
gora, gora
neska-mutilak
gu euskaldunak gara
Euskal-Herrikoak

Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean
begiak zabaldurik
bihotza erreta.

Hain ederra,
hain polita da ta
gora, gora Euskal-Herria
gu euskaldunak gara
Euskal-Herrikoak

Hain ederra,
hain polita da ta
gora, gora Euskal-Herria
gu euskaldunak gara
Euskal-Herrikoak

Gurutze Gorria