La-la-ra
la-la-ra la-la
la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera
lepoan hartu ta segi aurrera
Gazte bat lurrean aurkitu dugu
lore gorriz beterik kolkoa
burdiñen artetik ihesi dator
euskal gazteriaren oihua
mutilak, eskuak elkar gurutza
ekin ta bultza denak batera
bidean anaia erortzen bazaik
lepoan hartu ta segi aurrera
La-la-ra
La-la-ra la-la
la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera
lepoan hartu ta segi aurrera
Ez dugu beldurrik
ez dugu lotsarik
nor geran, zer geran aitortzeko
ez gaituk lapurrak
ez eta zakurrak
kataiaz loturik ibiltzeko,
gizonak bagera
jo zagun aurrera
gure herriaren jabe egin arte
askatasunaren hegal azpian
kabia egiten ohituak gare
ibiltzen aspaldi ikasia dugu
otsoak eskutik hartu gabe.
La-la-ra
la-la-ra la-la
la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera
lepoan hartu ta segi aurrera.
Arrotzek ezpataz hil nahi banaute
isilduko gaituztelakoan
zutitu ta euskaraz mintzatuko naiz
nere hiltzailearen aurrean
mutila etzazu negarrik egin
erortzen banaiz gau ilunean
izar berri bat piztutzera noa
Euskal Herriko zeru gainean
Euskal Herriko zeru gainean
Euskal Herriko zeru gainean.
La-la-ra
la-la-ra la-la
la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera
lepoan hartu ta segi aurrera.
La-la-ra
la-la-ra la-la
la-la-ra
lepoan hartu ta segi aurrera
lepoan hartu ta segi aurrera.
Abestirik Euskaldunena. Euskalduenen abestia.
ResponderEliminarAupa Peio