miércoles, 2 de junio de 2010

Ekaitz anitz dago (Kauta) letra



Betiko hitz goxoak
jarrerak
horretan dira maisu

Betiko erabakiak
ekintzak
guztioi hitzak kenduz

Airera, mozorroak
airera, gezurtiak
guztion baitan, aurkitzen baita
gure lurralde honen giltza
guztia aske uzten duena

Betiko egia faltsuak
gezurrak
oro dira anitzak

Betiko itxaropenak
ametsak
zabor diren haientzat

Airera, mozorroak
airera, gezurtiak
guztion baitan aurkitzen baita
gure lurralde honen giltza
guztia aske uzten duena

Gure herria
gure bizia
gure aire apurra
babestu, maitatu dezagun
denon artean
oraindik ere giltza herdoiltzen duen
ekaitz anitz dago
arren, oztopoak gainditu

Gure lurralde honen giltza
guztia aske uzten duena

Gure herria
gure bizia
gure aire apurra
babestu, maitatu dezagun
denon artean
oraindik ere giltza herdoiltzen duen
ekaitz anitz dago
arren, oztopoak gainditu

Oraindik badira jendearen bihotz txikietan
hain handiak diren ametsak, itxaropenak
oraindik badira jendearen bihotz txikietan
hain handiak diren ametsak


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gurutze Gorria