martes, 6 de abril de 2010

Marigoran kikunbera (Ibilaldia 2010) letra


Urteak daroaguz, guk ikastoletan
plisti-plasta gozatuz, euskera-uretan
orain dogu sasoia, ba, bene-benetan
buruz behera sartzeko, urik sakonenetan

Ez daukagu beldurrik, hondoa jotzeko
olatuen indarra, dogu-ta aldeko
ailega da garaia, euskera entzuteko
kantauritik Ebrora

Marigoran kikunbera
busti gaitezan batera
kalean gora, kalean behera
berba egin daigun euskeraz

Kikunbera eginez, itsas zabalera
kikunbera baita be, zubitik ibaira
itsas basterretik, hemen doa deia
guztiak etortzeko, geure Ibilaldira

Kikunbera egizu, txo ikara barik
kikunbera egizu, neska duda barik
Bermeotarrak gaukazuz, gogoz eta pozik
besoak zabalik

Marigoran kikunbera
busti gaitezan batera
kalean gora, kalean behera
berba egin daigun euskeraz

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gurutze Gorria