Antzeko zauriekin
hemen gaude
orbain forma hartu duen
irribarrez
baina etorri egin zara
hala ere
Ta isiltzen banaiz ez da hitzik
ez dudalako
momentu asko hautsi ditut
dagoenerako
Horitu zitzaizkigun
ilusioak
ta bidali gabeko
eskutitzak
gaur eskuminak eman
zorionari
Ta isiltzen banaiz ez da hitzik
ez dudalako
momentu asko hautsi ditut
dagoenerako
Ez dago miraririk
badakizu
bizitzea besterik
badakigu
Ta urruti zaude
ta urruti zaude
Ta mila hitz asmatu ditut
damuaren antzekoak
ta mila begirada triste
zurearen antzekoak
No hay comentarios:
Publicar un comentario