Argiak piztuta topatzen ditut
kalera irteten naizen orduan
iluntzean nork pizten ote ditu
argi horiek ezkutuan?
Atzo itzaltzen ikusi nituen
goizean lanerantz nindoala
gaua erretiratzen hasia zen
eguzkia jalgitzen zela
Argiak onak dira
jakin nahi nuke nola
jakin nahi nuke nork, zerk
pizten dituen...
jakin nahi nuke
nola pizten diren...
jakin nahi nuke...
nola pizten diren...
Ametsak pizteko
eta esperantza
ilunaldietarako
argiak
Batak bestearen
egietan ere
desioak ikusteko
argiak
Jakin nahi nuke...
argiak pizten...
jakin nahi nuke...
jakin nahi nuke....
nola pizten diren...
Gogoak ere
hirietako
argi antzera
piztu daitezen
gure gauetan
No hay comentarios:
Publicar un comentario