Doinu ixil bat dut
buru barnean
gidatzen ari nau
munduan zehar
Kale estuen barnetik
naramanean
goibel sentitzen naiz
hots, magalean
Uxo zuria dago
hortik hegaka
jadanik ez ditu
luma zuririk
nire buru barneko
ideien artean
badabil idei bat
lumez betea
Egon naiz bai pentsatzen ni
noizbaitian aldatuko ote naiz
nire ezker bularrak eskatzen dit
Oihu egizu! azkenean...
bakea nahi dut nire barnean
ez da inolaz erraza
bakean bizitzea ingurunean
zuk lortzen ez baduzu
uxo zuriarekin
Zeru grisean gaude
gaur murgildurik
zuhaitzen hostoak
gorriz jantzirik
Bake oihartzun bat
nik sentitzen dut
baina su gorritan
kiskali egin dut
Oihu baten muga
zein den jakinik
negar baten kezka
sentitu barik
Bidean etzanda
geldituko naiz
bizitza honetan
bai nekaturik
Egon naiz bai pentsatzen ni
noizbaitian aldatuko ote naiz
nire ezker bularrak eskatzen dit
Oihu egizu! azkenean...
bakea nahi dut nire barnean
ez da inolaz erraza
bakean bizitzea ingurunean
zuk lortzen ez baduzu
uxo zuriarekin
zuriarekin
uxo zuriarekin...
No hay comentarios:
Publicar un comentario