sábado, 18 de abril de 2009

Kartzelako gutuna ( Urgabe ) letra




Gutun bat idatzi nahi dizut ilunpe honetatik

gizakia izan ta zenbaki bihurtu nauten
barrote hauen artetik
jan gabe daroat aste bat inguru
ta gutun hau
inoiz ez zaizula helduko dakidan arren
bertan oroitu nahi zaitut

Larrosarik gabe udaberri eskasa

maitasunik gabe familia galdua,
burdina hotsaren atzean
etxeko semearen negarra
andre bakartiaren samina
aita kartzelaratuaren gorrotoa
barrote arteko berba isilduak
berba isilduak


Gure ametsak galdurik, mundutik ezabatuak
emaiozu gehiago ikusiko ez dudan semeari
aitaren barri
esaiozu eduki ebala aita arrunt bat
ametsik ederrena gauzatu nahian isilarazia

Larrosarik gabe udaberri eskasa
maitasunik gabe familia galdua
burdina hotsaren atzean
etxeko semearen negarra
andre bakartiaren samina
aita kartzelaratuaren gorrotoa
barrote arteko berba isilduak
berba isilduak


Sarrailak betiko zarratuta

Kartzelako zoruan nago odolez bustita
neure herria saldu hori zen nahi zutena
inori ez esanagatik ongi dakiguna
herria maitatzea da gure bekatua
bedarrik gabeko zelai berde batean
Itziarren semearen lagunik onena

Larrosarik gabe udaberri eskasa

maitasunik gabe familia galdua
burdina hotsaren atzean
etxeko semearen negarra
andre bakartiaren samina
aita kartzelaratuaren gorrotoa
barrote arteko berba isilduak
berba isilduak



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gurutze Gorria