Haizea bezala
eskuen artetik
ihes egiten duzu
Ta momentu baten
galduta bakarrik
hustuta uzten nauzu
Behar dudanetan
ezin naiz babestu zure besoetan
baina, badakit hor zaudela
izkutatuta nire bihotzean
Zure irrifarra gogoan
ezin ahaztu ta ezin ikutu
zergatik, ez zaude nirekin?
ezin dut jasan ezin dut ulertu
Milaka arrazoi
korrika hasi ta
inoiz ez gelditzeko,
itxaropen hitzek
ez dute balio
zu berriz sentitzeko
Behar dudanetan
ezin naiz babestu zure besoetan
baina, badakit hor zaudela
izkutatuta nire bihotzean
Ta agertzen zara
laboan kantu zaharretan
ta lapatzako olatu bortitzetan
ez zaitut, inola
berriz galdu nahi laztana
baina, goizeko ilargia bezala
ningandik urruntzen zara
Ta agertzen zara
laboan kantu zaharretan
ta lapatzeko olatu bortitzetan
ez zaitut inola
berriz galdu nahi laztana
baina goizeko ilargia bezala
ningandik urruntzen zara
No hay comentarios:
Publicar un comentario