miércoles, 22 de abril de 2009

Asteroideen antzokian artista eraila ( Kerobia ) letra



Ongi iritsia naufragoei
asteroideen antzokira
irteerak badakizue non diren
(norberaren barne) espaziontzietan

Eta asanbladan aztertu zuten

jakintsuenek ebatzi ez zutena
azal barrurako unibertsoa
kuantifika zitekeen (ala ez)

Egun hura amaitu aurretik
erabakia hartu beharra izan zuten:
ihes egin ala bertan itxoin
errugabeak zirela antzezteko.


Eta ingurura begiratu nuen
ikusteko neonezko argiak
nola egunsentiratzen gintuen
Off-en esanez
"azkenean gizaki orok
aurre egin behar dio bakarrik
azkeneko instantean
azkeneko hatsari"


Egun hura iritsi aurretik
erabakia hartu beharra izan zuten
ihes egin ala bertan itxoin
errugabeak zirela antzezteko

Eta larritzen hasi zen

amets eraileen asanblada hartan
"bi aukera soilik ditut
bi aukera soilik ditut"


Erabaki bakarra hartu nuen
eszenatokira igoko nintzela
gure azken funtzioa eskeintzeko
hil bedi artista betirako


Erabaki bakarra hartu nuen
eszenatokitik jeitsiko nintzela
mundura zure bila ateratzeko
hil bedi artista betirako

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gurutze Gorria