Neukan guzti zen amets bat
amets bat
beti egoten nintzen
haren bizita zain
haren bizita zain
Ai ene ama euriak
eta baso ilunak
seinalatzen zizkidanez
ez, ez dira etorriko, inoiz
etzazu holako ametsik egin ez
mantzo zihoan denbora niretzat
lehioak jarrita euriari begira
eta jendeak zion: "mutil horrek
amets bat bakarrik dauka"
Baina egun bati esnatzerakoan
txantxangorri bat ikusi nuen gelan
ta gero beste, beste bat eta beste bat
inguratua nengoen
Oh tantxangorriak
gelako zapaian
gelako zapaian
oh txantxangorriak
gelako zapaian
Orain herritik
mutil bat falta da
ez dago inor
bere etxeko lehioan
baso ilunetan
dabil hegaletan
txantxangorriak bezala
Orain ba du
bihotz nimino bat
eta bi hegal
bi hegal euriz bustiak
bularra du ere
gorri kolorekoa eta
eta txantxangorria da
Txantxangorria naiz
baso ilunetan bete zait ametsa
baso ilunetan
txantxangorria naiz
baso ilunetan
bete zait ametsa
txantxangorria naiz
txantxangorria naiz
hegal egiten
hegal egiten
hegal egiten
hegal egiten
hegal egiten
No hay comentarios:
Publicar un comentario