lunes, 10 de diciembre de 2007

Eh txo (Hertzainak) letra





Gogoratzen haiz ze ondo pasatzen gintuen
kriston martxa zegon sasoi ilun hoietan
gaur dirudi demokraziak utzi haula, pott egina
Ipurdi hartzeari gustua hartua
dioala

Inorako bidean doazen hanka motel hoiek
nork esango zian hireak direla
leku guztitatik korrika ibiltzen hintzen, egunero
ta orain ikusten haut zintzilik eta guztiz, aiko-maiko.

Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
eh txo! Gehiegi itxoiten duk (bi aldiz)

Hire begirada herabetiak agertzen dik
zer egin jakingabetasunak indargabe haula
benetan zeharo akabatu hagola, ematen dik
ta ezin duk konforma gaitz bat izan hintzela gogoratuz

Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
eh txo! Gehiegi itxoiten duk (bi aldiz)

Leku guztitatik korrika ibiltzen hintzen, egunero
ta orain ikusten haut zintzilik eta guztiz aiko-maiko
gaur dirudi demokraziak utzi haula, pott egina
ipurdia atzeari guztua artua dioala
benetan zeharo akabatu hagola ematen dik
ta ezin dik konformatu hitz bat izan hintzela, gogoratuz.

Atera hadi kalera
ta berreskura hire martxa
itxoiten ezin duk ezer lortu (birritan)

Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
eh txo! Gehiegi itxoiten duk (birritan)

Gehiegi itxoiten duk

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gurutze Gorria